Junior Bitaren salmenta NK Kustosija Zagreb taldera

Junior Bitaren salmenta NK Kustosija Zagreb taldera

Athletic Clubek etorkizuneko salmenta baten portzentajearen, lehentasunez erosteko eskubidearen eta berrerosteko aukeraren araberako aldagai ekonomikoak gordetzen ditu

Athletic Clubek eta Kroaziako bigarren mailako NK Kustosija Zagrebek akordioa lortu dute Junior Bita bigarren taldeko erdilaria bertara joan dadin. Ibaiganek etorkizuneko salmentaren ehuneko bat, berrerosteko aukera eta lehentasunez erosteko eskubidearen aldagai ekonomikoak gordetzen ditu.

Junior Bita (20 urte) Lezaman sartu zen kimu mailan eta pausoak ematen joan da Bilbao Athleticera heldu arte, zeinarekin 26 partida jokatu dituen hainbat denboraldiren artean. Harrobiko futbolaria lehen taldearekin lagunartekoa jokatzera iritsi zen Chivasen aurka Mexikoko biran.

Erakunde zuri-gorriak eskerrak eman nahi dizkio jokalariari Lezaman egindako ibilbide osoan erakutsitako konpromiso eta arduragatik, eta zorterik onena opa dio, bai etorkizun pertsonalean, bai profesionalean.