
Club Athletic: sarrerak Borussia Dortmund taldearen aurkako partidarako
Club Athletic: sarrerak Borussia Dortmund taldearen aurkako partidarako
Urriaren 1ean, asteazkenean, 21:00etan Signal Iduna Park zelaian jokatuko den partida ikusteko aukera izango dute Club Athleticeko jarraitzaileek
Zabalik dago Borussia Dortmund taldeak eta Athletic Clubek Signal Iduna Park zelaian jokatuko duten Champions Leagueko partida ikusi nahi duten Club Athleticeko jarraitzaileentzat webguneko "Nire kontua"n izena emateko epea. 191 sarrera bideratuko dira kolektibo honentzat, 18,5€tan bakoitza.
Kideek banaka eta bikoteka eman dezakete izena, baina biek izan behar dute kide. Kontsultatu Club Athletic zozketaren oinarriak.
Eta honelako zozketetan parte hartu nahi baduzu eta oraindik Club Athleticeko kide ez bazara, bat egin orain eta hasi abantaila guztiez gozatzen!
 
* Irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute hurrengo 48 orduetan ordainketa egin dezaten Sarrerak jaso eta ordaindu ezean, Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan izena emateko gaitasunik gabe geratuko dira.
Erlazionatutako partidak
Borussia Dortmund - Athletic Club


