Club Athletic: Athletic Club-RCD Mallorca neurketarako sarrerak (8. J - LaLiga)

Club Athletic: Athletic Club-RCD Mallorca neurketarako sarrerak (8. J - LaLiga)

Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko LaLiga EA Sportseko zortzigarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra irailaren 15ean, astelehenean, hasiko da

Urriaren 4an, larunbatean, 18:30ean, San Mamesen jokatuko den Athletic Club-RCD Mallorca neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa irailaren 15ko 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.


SARRERAK CLUB ATHLETIC
 

SARRERAK CLUB ATHLETIC PREMIUM


Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!