“Oraindik gure bertsio onenetik urrun gaude”

“Oraindik gure bertsio onenetik urrun gaude”

Javi Lergak dio lehiaketaren hasiera honetan "taldeak martxa behartuan hazi behar duela"

Athletic Clubek Liga F-ko egutegiaren hirugarren jardunaldia jokatuko du igandean Riazorren. FC Barcelonaren aurkako porrotaren ondoren, lehoiek Coruñara bidaiatuko dute bihar Deportivo Abancaren aurka jokatzeko. Javi Lergak komunikabideen aurrean esan duenez, "hasieratik gogorra izan den astea izan da, baina positiboa era berean. Une zailetan atera behar ditugu hazteko moduko gauzak. Azkar hazi behar dugu, martxa behartuetan. Gaur bertan zoriondu ditut jokalariak, nola indarberritu diren eta erkutsi duten mentalitatea deigarria egin zaidalako. Deporren aurkako norgehiagokan dugu fokua eta horretan bakarrik pentsatzen dugu".

Taldeak berdinketa bat lortu du bi jardunalditan eta teknikari zuri-gorriak adierazi du denboraldiaurrea nahiko gora beheratsua izan dela, min hartutako jokalari dezente izan baitituzte. "Bagenekien hasieran kosta egingo zitzaigula eta denbora gehiago beharko genuela, futbolean hitz hori existitzen ez dela jakinda. Lasaitasuna transmititu nahi izan dugu eta gure lanean konfiantza dugu", esan du, liga hasi besterik ez dela egin zehaztuz. Gainera, Tafallakoak esan duenez, "gure bertsiorik onenetik urrun gaude oraindik. Ezin ditugubesoak jaitsi, aste honetatik aurrera izan nahi dugun taldea eraikitzen hasi behar dugu". Lergak azpimarratu du taldeak baduela hobetzeko tartea, bereziki osasun-mailari dagokionean.

Athleticek denboraldiaurrean Llanesen gainditu zuen aurkariari buruz Lergak aipatu duenez, "oso talde landua da. Haiek planteatzen digutenaren aurka lehiatu ahal izateko bertutearekin aurre egingo diegu. Lehen garaipena lortzeko gogoz gaude. Hiru puntuak oso ondo etorriko zaizkigu konfiantza irabazteko".