Riazorrera lehenengo garaipena eskuratzera

Riazorrera lehenengo garaipena eskuratzera

Athletic Clubek A Coruñara bidaiatuko du Deportivo Abancaren aurka denboraldiko lehen garaipena lortzeko asmoarekin

Liga F-ko 3. jardunaldia eta etxetik kanpoko lehen partida Athletic Clubentzat. Lehoiek etxetik urrun lehen aldiz jokatu dute denboradi honetan, Lezaman eta San Mamesen, lehen bi jardunadiak lehiatu eta gero. Lehenengoan, berdinketa lortu zuen CD Teneriferen aurka eta FC Barcelonak jipoi galanta eman zuen Katedralean joan den igandean. Lehen desplazamenduarekin, Javi Lergaren neskek lehen garaipena lortu nahi dute estreinatu berri den denboraldi honetan. Riazor izango da, berriz ere, igandean 12:00etatik aurrera aurrez aurre izango diren bi taldeen arteko norgehiagoka honen eszenatokia.

Aurrean bi puntu eskuratu dituen Deportivo Abanca izango du, etxean eta Bartzelonan RCD Espanyolen aurka berdinketak erdietsi dituen talde. Galiziarrak aurreko urteko plantilaren blokearen zati handi bat mantentzen du eta Llanesen denboraldiaurrean erakutsi zuen bezala, geldikako jokaldietan talde iaioa eta arriskutsua da. Ainhoa Marín, Olaya, Millene, Espe Pizarro eta Marisa (azken bi horiek: uda honetako fitxaketak) sobera argudio dira erasoko eremuan edozein defentsari arriskua sortzeko.


Bibi eta Zugasti, bajak erizaindegian

Bibiane Schulze eta Patricia Zugasti ez dira Galizian izango. Ezkerreko erdiko atzelaria eskuineko belaunean infiltratu dute, mina garaiz kentzeko, eta Nafarroako aurrelariak eskuineko belauneko tendinopatian duen minaren osaketan aurrera egiten jarraitzen du. Lesio ugari izan arren, Lergak ia jokalari guztiak erabil ditzake Deportivo Abancaren aurkako partidarako. Nahiz eta zenbait jokalarik ia ez duten jokatu lagunartekoetan, Liga F-k ez du itxaronaldietarako eta egokitzapenetarako ulertzen.

Joan den asteko FC Barcelonaren aurkako jipoia astuna izan zen, baina lehen garaipena ospatzeko lanak eta ilusioak aireratzeko arrapala ilusionagarri batean jartzen ditu lehoi gazteak. Denboraldia hasi besterik ez da egin, eta sailkapenak mugimendu asko izango ditu hasierako jardunaldietan.