
Club Athletic: RCD Mallorca eta Getafe FC taldeen aurkako partidetarako sarrerak lortu
Club Athletic: RCD Mallorca eta Getafe FC taldeen aurkako partidetarako sarrerak lortu
Irailako galderak San Mamesen urrian jokatuko diren LaLiga-ko neurketetara joateko sarrera bikoitzak ditu sari gisa
Hilero bezala, Club Athleticek bere jarraitzaileei lehiaketa batean parte hartzea proposatzen die, non zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bat egiten zaien.
Abuztuko galdera hau da: ZEIN IZAN ZEN SAN MAMESEK 1998/99 DENBORALDIAN HARTU ZUEN TXAPELDUNEN LIGAKO AZKEN PARTIDA?
Club Athletic edo Club Athletic Premium kidea bazara eta erantzuna baldin badakizu, sartu zure kredentzialekin "Nire kontua" eremuan eta parte hartu!
Abuztuko lehiaketan,"Zein talde ingelesen aurka jokatuko du denboraldiaurrean lehen aldiz bere historian?" galderan parte hartu duten 1.252 jarraitzaileetatik 992k erantzuna asmatu dute. Kide hauen zenbaki hau izan da sariduna:
- 20.974 Deportivo Alaves
- 51.025 Girona FC
Zorionak denoi!
Club Athleticekoa oraindik ez bazara, egin zaitez kide orain!