
Athleticek RCD Espanyolen aurka jokatuko du, erreakzionatzeko asmoz
Athleticek RCD Espanyolen aurka jokatuko du, erreakzionatzeko asmoz
Javi Lergak zuzendutako taldeak 4. jardunaldia jokatuko du larunbat honetan, 12:00etan, lehen garaipenaren bila
Aste hau laburragoa izango da Athletic Clubentzat, larunbatean 12:00etan irekiko baitu Liga F-ko laugarren jardunaldia RCD Espanyoli egingo duen bisitarekin. Lehoiak etxetik kanpo lehiatuko dira berriro, joan den igandean Riazorren jokatu zen hitzorduaren ostean. Bertan ez zuten punturik batu eta hiru saiakera egin dituzte garaipenak lortzeko. Hala ere, esan beharra dago horietako bat FC Bartzelona ukaezin baten aurka izan zela.
Puntu bat eduki arren, iragan astean Coruñako lurretan erakutsitako sentsazioek eta joko-mailak Dani Jarque Kirol Hirira baikortasunez bidaiatzea egiten diete. Hango taldeak, bi berdinketa erdietsita, bi puntu ditu sailkapenean. Horrenbestez, biak lehen garaipena dastatzeko gogoz iritsiko dira laugarren jardunaldi honetara.
Sara Monfortek Kataluniako proiektuaren buru jarraitzen du, aurreko denboraldian sufrituta mailari eustea lortu ondoren. Denboraldi honetarako fitxaketa interesgarriak lortu dituzte txuri-urdinek, hala nola Browne, Naima eta Torrodá. Hala ere, Lice Chamorro eta Arola Aparicio bezalako aurrelari erreferenteak ere galdu dituzte.
Talde perikoan Amaia Martinez getxotar gazteak jarraitzen du lagata aurten, eta txapelketan minutuak pilatzen ari da liga hasiera honetan lehen hiru norgehiagoketan garrantzi handia izan baitu. Paula Arana Athleticeko jokalari ohia ere dago bertan, uda honetan Bartzelonara heldu ostean.
Lehoiek egoera iraultzeko gogoz ekingo diote norgehiagokari. Garaipena ezinbestekoa dute burua ateratzeko eta gauzak ondo hasten ez direnean denak gehiago pisatzen duela dirudien zama hori kentzeko. Lesioengatik baja batzuk izan arren, zuri-gorriek lehen garaipena lortu eta sailkapenean arnasa hartu nahi dute. Garaipen batek hegoak emango lizkioke Javi Lergaren planteamenduetara egokitzeko egunero lan egiten duen talde oso gazte bati. Askatu beharra dago.
Erlazionatutako partidak
RCD Espanyol - Athletic Club

