
Jon Uriarte: “Athleticen erronka gero eta handiagoa da”
Jon Uriarte: “Athleticen erronka gero eta handiagoa da”
Jon Uriarte presidenteak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoan jakinarazi dituzte denboraldi berrirako helburuak: Europara sailkatzea, gizonezkoena, eta emakumezkona lau onenen artean sailkatzea errepikatzea
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean San Mamesen, denboraldi berrirako gure lehen taldeen kirol helburuak jakinarazteko: Europarako sailkatzea, gizonezkoena, eta emakumezkoena lau onenen artean sailkatzea errepikatzea.
"Azken denboraldietako kirol arrakastak direla eta, urtetik urtera etengabe hobetzea zailagoa da eta, horregatik, Athleticen erronka gero eta handiagoa da", adierazi du Klubeko Jon Uriartek.
Iaz bezala, gizonezkoen lehen taldearen helburu nagusia Europako sailkapena LaLiga bidez errepikatzea da, lau lehiaketa jokatuz exijentzia handieneko testuinguru batean, eta ez Kopan, ez Superkopan, ez Txapeldunen Ligan mugarik jarri gabe. Hori bai, honakoa ohartarazi du: "Ezin dugu denboraldia Txapeldunen Ligarekin hipotekatu. Oso lehiaketa goxoa da, talde boteretsuen aurka jokatuko duguna, eta horrela oso zaila da beste lehiaketetan kontzentratuta egotea. Hori da erronka nagusia, ilusiorik handienarekin lehiatzeaz gain, beste hiru lehiaketetan maila ez jaisten saiatu behar dugu". Lehoiek txapelketa nagusian egindako debutari dagokionez, presidenteak honakoa gaineratu du: "Gai izan ginen Arsenalen aurka aurrez aurre lehiatzeko, merkatuan dirutza utzi duen talde baten aurka, alegia. Lehiaketa honek zelaian lehen mailako taldea garela erakusteko aukera ematen digu. Gainera, zale paregabeak ditugu, San Mameseko giroa ikaragarria da eta aurreko egunean argi geratu zen".
Era berean, Jon Uriartek behin baino gehiagotan errepikatu du helburua lortzea zaila dela, eta Klubak, zaleek eta komunikabideek norabide berean arraun egitearen garrantzia gogorarazi du.
Mikel Gonzalezek Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldearen ezaugarriak azaldu ditu: "Oso pozik gaude geratu zaigun plantillarekin".
Emakumezkoen lehen taldeari dagokionez, presidenteak fedea adierazi nahi izan die. "Helburua lehenengo lauren artean sailkatzea da, eta Kopan eta Superkopan ahalik eta urrunen iristea. Erronka mardula da, ligaren maila hazi baino ez baita egiten. Hori lortzeko plantilla gaztea dugu, baina bere potentziala oso handia da". Uriartek talde tekniko berriarekiko konfiantza agertu du: "Hasiera ez da espero zena izan, baina ez gaude kezkatuta, hasiera baino ez da. Javi Lergaren talde teknikoan konfiantza osoa dugu". Ondoren, Mikel Gonzalezek jokalarien analisiarekin jarraitu du.
Aymeric Laporteren fitxaketaren inguruan
Bere azalpenaren amaieran, eta galderen txandaren aurretik, Jon Uriartek xehetasun guztiekin azaldu du Aymeric Laporteren fitxaketarekin gertatutakoa.
Lehenik eta behin, harrobiko zentrala sinatzearekin lotutako gertakarien kronologia azaldu du presidenteak:
- Maiatzaren 15ean, Klubak erabaki bat hartu behar izan zuen Egiluzi buruz, Txapeldunen Ligako denboraldiaren eskakizuna kontuan hartuz, plantillako zentral postuetako baterako esperientzia handiagoko jokalari bat aukeratu behar zena. Egun horietan mahi gainean dauden bi aukerak Aymeric Laporte eta Unai Nuñez dira.
- Maiatzaren 23an Yerayren positiboaren jakinarazpena jasotzen duKlubak.
- Klubak Egiluz sinatzen ekainaren hasieran, eta Laporteren alde egiten du apustua, klubaren interesen alde egiteko aukerarik onena delakoan.
- Uztailaren 24an egin zen ofizial Nuñezen lagapena Hellas Veronara.
- Uztailaren 30ean Egiluzen lesioa gertatu zen.
- Aurrerantzean, Kluba Laporteren fitxaketan zentratzen da. Ez da beste merkatu-aukerarik aztertzen, harrobiaren aldeko apustua eginez.
- Hiru aldeko negoziazioa, alde bakoitzak bere interesak defendatuz.
Ondoren, presidenteak irailaren 1etik irailaren 11ra bitartean izandako gertakarien kronologia dokumentala zehaztu du, orduan eman baitzuen FIFA-k aldeko ebazpena. Dokumentu-kronologia horren ondorioak honako hauek dira:
1. Athleticek bere betebehar guztiak epe barruan denboran eta behar bezala aurkeztu zituela, beharrezko datu eta dokumentu guztiak TMSan aurkeztea barne.
2. Jatorrizko klubak ez zituen agiriak epe barruan aurkeztu.
3. FIFA-k, Athletici kalterik ez egiteko, jatorrizko klubak bakarrik betetzen ez baditu TMS-an dituen betebeharrak, ZTB-a eskatzeko baimena eman dezake, baldin eta, Athleticekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, ZTB-a eskatu bada TMS-an izena emateko epea itxi ondoren.
4. Espainiako Futbol Federazioak jokalariaren ZTB-a eskatu zuen, baina FIFA-k hasiera batean ulertu zuen ez zirela baldintzak betetzen balidazio-salbuespen hori emateko.
5. Athletic Clubek dokumentazio osagarria aurkeztu zion FIFA-ri, frogatuz dokumentazio guztia sinatuta eta sistemara igota zegoela alde guztiek merkatua itxi aurretik, eta eragiketa bere aldetik TMS-an formalizatu zela epe barruan.
6. FIFA-k prozesuaren auditoria egin zuen hala izan zela egiaztatzeko, eta, azkenean, jokalariaren ZTB eskatzeko baimena lortu zen.
7. FIFA oso zorrotza da bere araudia betetzeari dagokionez, eta FIFA-ren aurreko akatsak ordaindu egiten dira. Athletic Clubek arduraz jokatu du, eta erakutsi ahal izan du. FIFA-k ez du salbuespenik egiten, eta ZTB-a badugu, bete dugulako eta egiaztatu ahal izan delako da.
Galderen txanda
Galderen txandan, presidenteak eta futboleko zuzendari nagusiak gaurkotasuneko hainbat gairi erantzun diete. Yerayri buruz galdetuta, presidenteak adierazi du helegitea aurkezteko aukera jokalariaren erabakia dela, Klubeko zerbitzu juridikoekin koordinatuta. San Mamesen Euskadi eta Palestinaren arteko balizko partidari buruz, presidenteak adierazi du badakiela oraindik baieztatuta ez dagoela eta Klubak babesten duen ekimena dela, Giza Eskubideak, bakea eta justizia aldarrikatzeko modu bat baita, Athletic Clubeko Erantzukizun Sozialaren eta Gobernantza Onaren Araudiarekin bat etorriz.