Premier International Cup irekiko du Athleticek Old Trafforden

Premier International Cup irekiko du Athleticek Old Trafforden

Bilbao Athleticek Manchester Uniteden aurka neurtuko ditu indarrak asteazken honetan

Athletic Clubek asteazken honetan irekiko du Premier International Cup txapelketa, iaz finalerdietara iritsitako txapelketa. Eta partida handi batekin ekingo dio, Manchester Unitedi bisita eginez Old Trafforden 20:00etan. Aurten partida hauek Youth Leaguekoekin uztartzea tokatzen da Lezaman nazioarteko taldeen arteko norgehiagoka hauekin eta liga txapelketekin.

Oraingo honetan, bidaiatzen duen taldearen zati handi bat Bilbao Athletici dagokio, Jokin Aranbarri teknikariak zuzendutakoak, bigarren taldeko teknikariak eta Xabi Etxeita espedizioan direla ere.

18 jokalari egongo dira zerrendan: Gamen eta Galindo (atezainak); Unamuno, Dani Perez, Ebro, Barandalla, Carril, Eghosa eta Beñat Larrea (atzelariak); Gibelalde, Albóniga-Menor, Sola, Unax Urzaiz (erdilariak); Gift, Huestamendia, Hierro, Vizcay eta Cobos (aurrelariak).