
"Izan ditugun abaguneak ezin izan ditugu gauzatu"
"Izan ditugun abaguneak ezin izan ditugu gauzatu"
Vila-realen galtzera zigortu duen "asmatzeko zailtasuna" deitoratu du Valverdek
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea komunikabideen aurrean agertu da lehoiek Villarreal CFren aurka galdu ostean Estadio de La Ceramica zelaian: "Talde bakoitza zati batean gailendu da. Gu hobeak izan gara lehenengoan, eta, gainera, argi eta garbi iritsi gara, eta gola sar genezakeen, baina ez dugu egin. Etxetik kanpo jokatzen dituzun neurketek, batez ere, Villarreal bezalako talde baten aurka alda zaitzakete. Zaila da hasieratik amaierara menderatzea. Baloi luzeagoekin jokatzen hasi dira gure defentsaren bizkarrean, min egin digute. Egia da bigarren zatian ez garela hain eroso egon. Emaitza gogorra jaso dugu, azken jardunaldien antzera, izan ditugun aukerak ezin izan ditugulako gauzatu".
Hala ere, teknikari zuri-gorriak irakurketa positiboa egin nahi izan du: "Egia da asmatzea falta zaigula. Bilatzen jarraitzea da kontua. Norgehaigoka guztiak aztertzen badituzu, beti gaude sartuta eta une batzuetan irabazteko aukerak izan ditugu. Orain bolada txarra daramagu, gainditu egin behar dugu, fedea izan behar dugu. Ea jokalariak ere berreskuratzen ditugun".
Erlazionatutako partidak
Villarreal CF - Athletic Club

