
Athletic Cluben deialdia Youth League txapelketako bigarren jardunaldirako
Athletic Cluben deialdia Youth League txapelketako bigarren jardunaldirako
Lehoikumeek Borussia Dortmunden aurka jokatuko dute asteazkenean, urriak 1ean, 16:00etan, Bavariako klubaren kirol instalazioetan
Txapelketaren estreinakoan Arsenal FC taldearen aurka 3-1 irabazi ondoren, Youth Leagueko bigarren jardunaldiari ekiteko unea dagokio Athletic Cluben taldeari. Lehoikumeek Borussia Dortmund talde alemaniarraren aurka jokatuko dute. 19 urte azpiko talde honek ere lehen jardunaldian garaipena erdietsi zuen Juventusen aurka (3-2). Partida urriaren 1ean jokatuko da, 16:00etan, Dortmund Brackel Training Ground-en.
Bittor Llopisek honako jokalari hauek deitu ditu bigarren partida honetarako: Simon Garcia, Iker Pagazartundua, Iker Quintero, Ilyas El Arbaoui, Telmo Zarandona, Beñat Larrea, Alex Carril, Oier Unamuno, Urko Lizeaga, Ander Ezpeleta, Selton Sanchez, Egoitz Hernandez, Xanti Oyharcabal, Beñat Garcia, Peio Huestamendia, Asier Torres, Elijah Gift, Christian Imga, Igor Oyono eta Manex Lozano.
Honako hau izango da Dortmundera bidaituko duen talde teknikoa: Bittor Llopis (lehen entrenatzailea), Adrian Esteve (bigarren entrenatzailea), Iban Urkiza (prestatzaile fisikoa), Jon Gaizka Alzugaray (atezainen prestatzailea) eta Carlos Renau (analista).
Erlazionatutako partidak
Borussia Dortmund - Athletic Club


