Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du 2026ko Superkopako finalerdia, Yedan

Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du 2026ko Superkopako finalerdia, Yedan

Partida King Abdullah Sports City estadioan jokatuko da urtarrilaren 7an, 20:00etan

Superkoparen hurrengo edizioa Yedan (Saudi Arabia), King Abdullah Sports City estadioan, jokatuko dela baieztatu du RFEFk. Finalerdietarako gurutzaketak, urtarrilaren 7an eta 8an jokatuko direnak, honela zehaztu dira:

  • FC Barcelona – Athletic Club (urtarrilak 7, asteazkena, 20:00etan)
  • Atletico Madrid – Real Madrid CF (urtarrilak 8, osteguna, 20:00etan)

Finalerdiak jokatzeko hurrenkera hurrengo egunetan egingo den zozketa baten bidez erabakiko da. Partidak 20:00etan jokatuko dira (22.00etan Saudi Arabian) eta Movistar+ek emango ditu esklusiban.

Finalerako txartela lortzen duten taldeek urtarrilaren 11n, igandean, jokatuko dute, ordu berean.