Hasi da ilusioaren bidaia Dortmundera

Hasi da ilusioaren bidaia Dortmundera

Ia 4.000 athleticzalek hartuko dute Alemaniako hiria Txapeldunen Ligako lehen bidaian lehoiak Signal Iduna Park zelai historikoan babesteko, Lviveko azken partida jokatu eta 11 urte geroago

Dortmunderako bidaia hasi da, ilusioaren bidaia. Hamaika urte eta ia bi hilabete etxetik kanpoko Txapeldunen Ligako azken partidatik.  Ernesto Valverderen Athleticek Shaktar Donetsken aurka 0-1 jokatu eta irabazi zuen partida buruan izanda, lehoiek gaur berriz egingo dute lehen irteera maila gorenean.

Ia 4.000 athleticzalek hartuko dute Alemaniako hiri futbolaria, Signal Iduna Park historikoa bisitatzeko. Jarraitzaile zuri-gorriek hitzordu handien giroa sortuko dutelakoan gaude, irteera kontinental handietan bezala.

Ez da edozein bidaia. Zuri-gorrien espedizioa 15:30ean abiatuko da Loiutik, eta, lehen taldeaz gain, Iribar eta Uriarte presidentea buru, Txapeldunen Ligako Borussia Dortmunden aurkako norgehiagokaren aurretik, 16:00etan, Arsenal FC mendean hartuta hain ondo hasi zen Youth Leagueko bigarren jardunaldian ordezkatuko gaituzten gazteak joango dira espedizioan ere.

Eta tartean daude Fundazioaren ekimenak. Carlos Gurpegui buru duen Walking Football zale-taldea BVBren aurka jokatzeko eta bi kluben arteko adiskidetasun iraunkorreko hazia ereiteko ideia, haritz bat landatuta. Giro handiko 48 ordu, lagunarteko lehia eta Alemaniako tenperatura hotzean Athletic Clubentzat kirol arrakastatsuak izatea nahi dugu.