
Club Athletic: sarrerak Newcastle United taldearen aurkako partidarako
Club Athletic: sarrerak Newcastle United taldearen aurkako partidarako
Azaroaren 5ean, asteazkenean, 21:00etan St. James' Park zelaian jokatuko den partida ikusteko aukera izango dute Club Athleticeko jarraitzaileek
Zabalik dago Newcastle United taldeak eta Athletic Clubek St. James' Park zelaian jokatuko duten Champions Leagueko partida ikusi nahi duten Club Athleticeko jarraitzaileentzat webguneko "Nire kontua"n izena emateko epea. 123 sarrera bideratuko dira kolektibo honentzat, 50€-tan bakoitza.
Kideek banaka eta bikoteka eman dezakete izena, baina biek izan behar dute kide. Kontsultatu Club Athletic zozketaren oinarriak.
Eta honelako zozketetan parte hartu nahi baduzu eta oraindik Club Athleticeko kide ez bazara, bat egin orain eta hasi abantaila guztiez gozatzen!
* Irabazleek posta elektroniko bat jasoko dute hurrengo 48 orduetan ordainketa egin dezaten Sarrerak jaso eta ordaindu ezean, Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan izena emateko gaitasunik gabe geratuko dira.
Erlazionatutako partidak
Newcastle United - Athletic Club

