
Athleticek Atletico de Madrid botoretsu baten aurka neurtuko ditu indarrak
Athleticek Atletico de Madrid botoretsu baten aurka neurtuko ditu indarrak
Lehoiek denboraldi hasiera honetan galdu gabe jarraitzen duen talde baten aurka garaipena erdiesteko asmoz bidaituko dute Alcalara
Ligako azken jardunaldian Sevilla FC taldearen aurka berdindu ostean, Athleticek hasiera emango dio Liga F-ko 6. jardunaldiari Alcala de Henaresen. Atletico Madridek proban jarriko du lehiaketa erregularraren hasiera honetan oraindik garaipena dastatu ez duten lehoien erresilientzia gaitasuna. Bestalde, talde koltxoneroa azeleragailuaren oina jaitsi gabe hasi du denboraldia, eta 13 puntu lortu ditu, lehen bost hitzorduetan porrotik jaso ez baitu.
Izan ere, denboraldi honetan Txapeldunen Ligarako sailkatu den Victor Martinen taldeak bi puntu baino ez ditu utzi Fuenlabradan eta hainbat aurkari jipoitzeko gaitasuna ere erakutsi du. Hain zuzen ere, joan den igandean, Granada FC mendean hartu zuen etxean. Madrildarrek paper ona egin nahi dute Europan eta ikasturte osoan podiumetik jaitsi gabe igaro nahi dute, erregulartasuna eta fidagarritasuna nabarmenduz. Momentuz doakio denboraldia; beraz, Javi Lergaren taldeak animikoki sasoi bikainean dagoen taldea izango du aurrean. Bolada bikain honek bigarren postuan jarri ditu madrildarrak.
Athleticek burua gora mantendu eta indarra hartu beharko du oraindik ligako lehen garaipena ospatu ezin izan duen garai zail honetan. Izan ere, denboraldiaurreko gorabeherak medio, denboraldia hasi da eta, momentuz, taldeak ez dio modurik honean ekin. Zuri-gorriek hiru puntu lortu ditutuzte hiru berdinketaren ondorioz. Azkenak aho zapore txarra utzi zuen, ezin izan baizuten Sevilla FC taldea mendean hartu azken hogei minutuetan jokalari bat gutxiagorekin geratu ostean.
Sentsazio kontrajarriak dituzten bi talde
Irabazi ahal izateko merituak egin dira, eta sentsazioak, nahiz eta taldeak bere bertsiorik onenean lan egin, ez dira txarrak izan zelaian. Ikusteko dago Patricia Zugasti eta Clara Pinedo laster hasiko diren lehiatzen eta taldeari ekarpena egin ahal izango dioten. Bibik bigarren partida beteko du, eta Elexpuruk min hartuta jarraitzen du eskuin belaunean.
Nork daki, agian larunbatekoa bezalako eszenatoki zail baten aurrean, taldeak pauso bat aurrera eman eta Alcala de Henaresetik zerbait positiboa ekartzeko gaitasuna erakusteko une egokia izan daiteke. "Ez dira besoak jaitsi behar" esan zuen Lergak pasa den asteburuan Lezaman berdinketa lortu ondoren. Lehoiek ahalik eta borrokalarien izan beharko dute Atleticoren aurka. Bi une desberdin klub bakoitzarentzat, baina hiru puntu biak jokoan.
Erlazionatutako partidak
Atlético de Madrid - Athletic Club

