Club Athletic: Athletic Club-Getafe CF neurketarako sarrerak (10 J - LaLiga)

Club Athletic: Athletic Club-Getafe CF neurketarako sarrerak (10 J - LaLiga)

Club Athleticeko kideek 2025/26 denboraldiko LaLiga EA Sportseko hamargarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra urriaren 6an, astelehenean, hasiko da

Urriaren 25ean, larunbatean, 18:30ean, San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Getafe CF neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa urriaren 6an 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.


SARRERAK CLUB ATHLETIC
 

SARRERAK CLUB ATHLETIC PREMIUM


Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.

Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!