Ibon Sanchezek Athletic Clubekin debuta egin du

Ibon Sanchezek Athletic Clubekin debuta egin du

Aurrelari getxotarra Athletic Clubekin debuta egin duen 655 jokalaria bilakatu da

Ibon Sanchez Athletic Clubekin debuta egin duen 655 jokalaria bilakatu da. Signal Iduna Parken jokatutako Borussia Dortmund taldearen aurkako Txapeldunen Ligako 2. jardunaldian, 21 urteko gazteak Athletic Clubeko lehen taldearekin denboraldi honetako lehen norgehiagoka ofiziala jokatu zuen.

Getxoko erdilariak 14 urte zituenetik darama Athleticen, eta talde zuri-gorriko beheko mailetatik igaro ondoren, 2025eko urriaren 1ean debut ofiziala egiteko unea iritsi zitzaion. 80. minutuan Signal Iduna Parkeko berdegunera zelairatu zen Maroanen ordez.

"Oso harro eta oso pozik nago lehen taldearekin debuta egiteagatik. Txikitatik amets bat izan da eta zelai honetan, Txapeldunen Ligan eta Athleticekin egia bihurtzea amets bat da niretzat eta oso pozik nago "