Lehoiek, San Mamesen laguntzarekin, garaipenaren bidera itzuli nahi dute
Dortmunden jasotako porrota deitoratzeko denborarik gabe, Athletici lehiatzea dagokio berriro. Oraingoan, Mallorcaren aurka jokatuko du Katedralean. Balear Uharteetako taldeak ez du liga hasiera ona egin, baina aurreko astean lortu zuen aurten lehen aldiz irabaztea.
Konpromiso honen ondoren, geldialdi berri bat dator, nazioarteko lehiak direla eta, eta, partida gutxiago jokatuko diren egun hauetan, lehoiek gogoeta egin eta atseden pixka bat hartu ahal izango dute. Ligako sailkapenean hiru puntu gehiagorekin bada, hobeto.