
Newcastle: 676 zenbakia saritua izan da
Newcastle: 676 zenbakia saritua izan da
Kontsulta ezazu St. James' Park zelaian jokatuko den partidarako sarreren zozketaren emaitza
St. James' Park zelaian jokatuko den partidarako sarreren zozketa egin eta gero, 676 zenbakia izan da saritua. Hortaz, zenbaki horrek eta hurrengo 1.981 zenbakiek, hau da, 2.657 zenbakira arte, partida horretarako sarrera bat eskuratzeko aukera izango dute.
Sarreren prezioa 50 €-koa da.
4.086 bazkidek eman dute izena partida honetarako.
Sarrera hartzeko eskubidea lortu duten bazkideentzat
Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu duten bazkideek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte sarrerak*, posta elektronikoz bidaliko zaien online ordainketa-pasabidearen bidez. Pasabide hori ere Bazkideen Txokoan aurkituko ahal izango dute. Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana), segurtasun-gaien arabera. Ordainketa egin ondoren, hurrengo egunetan PDF formatuko sarrerak jasoko dituzte posta elektronikoaren bidez. Sarreren bidalketa ez da hasiko erosketa-epea amaitu arte kolektibo guztientzat (ez bakarrik bazkideentzat).
*Taldeen kasuan, bazkide liderra izango da sarrera guztien ordainketa egingo duena (eta haren txartela lehiatilan aurkeztu beharko dute sarrera horiek jasotzeko).
Gogoan izan sarrera bat lortzeko eskubidearen esleipendun suertatzen den bazkideak ez badu sarrera erretiratzen eta ordaintzen, ezin izango duela izena eman Klubak edozein lehiaketatako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Azkenik, sarrerak jaso gabe geratuko balira, Kluba hurrengo zenbaki korrelatiboekin jarriko da harremanetan, hauek agortu arte.
Club Athletic saridunak
Behin sarrerak eskatzeko epea amaituta, 178 kide baliodunek 222 sarrera eskatu dituzte (kontuan izanik sarituak izan diren azken 3 zozketetan sarrera hartu ez zutenak zigortuta daudela). Club Athleticerako 123 sarrera erreserbatuta daudenez, zozketa egin dugu eta 13 zenbakia izan da saritua.
Saridunek laster jasoko dute posta elektroniko bat erosketa-estekarekin. Asteleheneko 12:00ak baino lehen ordaindu beharko dute. Sarrerak 50 € balio du.
Erlazionatutako partidak
Newcastle United - Athletic Club

