"Garaipena funtsezkoa zen"

"Garaipena funtsezkoa zen"

Valverdek ospatu egin du Athletic garaipenaren bidera itzuli izana "gure premia-egoera ondo kudeatuz"

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek San Mamesen RCD Mallorcaren aurka 2-1 irabazi ostean: "Partida guztiak horrelakoak dira. Ez dugu ez irabazi ez galdu soberan. Lehen Mailan berdintasun handia dago. Hasiera oso ona izan da eta abantaila handiagoarekin joan gintezkeen atsedenaldira. Hiru puntuen bila atera gara zuzenean, gure premia-egoera ondo kudeatuz. Ez zaio inoiz bilatzeari utzi behar. Bilatzen duzunean, zerbait aurkitzeko aukerak dituzu".

Valverdek taldearen erreakzio-gaitasuna ere azpimarratu du: "Bigarren zatian ez genuen jokoaren kontrolik. Berdinketaren gola kolpe gogorra izan da, baina berregin gara eta garaipena lortzea funtsezkoa zen lau jardunaldi irabazi gabe eramatearen zama hori kentzeko. Bi asteko geldialdira sentsazio on batekin joan nahi genuen, eta ea aprobetxatzen dugun".