Amaia Martinezen mediku-txostena
Getxoko jokalariak, RCD Espanyolen utzita, lotailuak hautsi ditu eskuin orkatilan eta ebakuntza-gelatik igaroko da
Amaia Martinez Athletic Clubeko jokalariak, RCD Espanyolen bigarren urtez jarraian utzita, min hartu du eskuin orkatilan. Algortakoak esku-ohean erretiratu behar izan zuen aurreko jardunaldiko FC Bartzelona - RCD Espanyol partidan. Egin beharreko probak egin ondoren, eskuineko orkatilan lotailuak hautsita dituela egiaztatu da, eta ebakuntza egin beharko da. Lehoiari bihar, urriak 6, egingo dio ebakuntza Mikel Sanchez doktoreak Gasteizen.
Eutsi gogor, Amaia!