Egin orro lehoiekin eta partekatu zure San Mameseko oroitzapenak

Egin orro lehoiekin eta partekatu zure San Mameseko oroitzapenak

Athleticek bere zaleak animatu nahi ditu San Mamesen emakumezkoen taldearekin dituen momentuak gogora ekartzen igandeko partidaren aurretik kamiseten zozketa batean parte hartuz

San Mamesek lehoiekin orroa egingo du igande honetan, 17:00etatik aurrera Athletic Clubek Real Madrilen aurka jokatuko duen partidarekin. Katedralera itzultzean taldeari laguntzeko, Athletic Clubek ekimen ireki bat abiarazi du zale zuri-gorrientzat. Ekimen horrek lau kamiseta ofizialen zozketa bat dakar, San Mamesen emakumezkoen taldeari babesa ematen egon diren uneen argazki bat partekatzen duten pertsoen artean.

Horretarako, parte hartu nahi duten athleticzale guztiek X edo IGra igo beharko dute, @AthleticClubFem kontua aipatu eta #OrroEginLehoiak traolarekin osatu.

Klubak partekatutako irudi adierazgarrienak igoko ditu larunbatera arte albiste honetan bertan ikusi ahal izango den galeria batera, sare sozialetako profiletan partekatzeaz gain.

Ekimen honi atxikitako argitalpen guztien artean lehen taldearen lau kamiseta ofizial zozketatuko dira.

San Mamesera bueltatu eta lehoiekin batera orro egiteko unea da. Oraindik sarrera ez baduzu, ez pentsatu gehiago.

ATHLETIC-REAL MADRID SARRERAK