AC CUP 2026: bueltan da Athletic Cluben oinarrizko futboleko txapelketa

AC CUP 2026: bueltan da Athletic Cluben oinarrizko futboleko txapelketa

Izen emateak ireki ditu erreferentea buhurtu den gazteen txapelketak

AC CUP 2026 Athletic Cluben txapelketa ospetsuak izen-emateak ireki ditu bere laugarren ediziorako.  

Azken txapelketan errekor guztiak hautsita, aurreko hiru urteetan 14.200 jokalari eta 950 talde baino gehiago bildu dituen lehiaketak berrikuntza erakargarria dakar bere laugarren edizioan: txapelketa bi astetan banatuko da, mailaka, jokalari bakoitzaren adinera eta lehentasunetara egokitutako esperientzia eskaintzeko.

 

  • Ekainaren 2tik 7ra: Benjamin 2017, Benjamin 2016, Kimuak 2015, Kimuak 2014, Kimuak EMAK 2015-2011, Haurrak 2013, Haurrak 2012 eta Haurrak EMAK 2013-2012. 
  • Ekainaren 9tik 14ra: Kadeteak 2011, Kadeteak 2010,  eta Kadeteak EMAK 2011-2010 eta Gazteak 2009-2007.

Taldeek lau partida jokatuko dituzte, horietako bat Lezaman. Bestalde, Lezaman bertan edo San Mamesen jokatzeko aukera izango dute ere urrezko faseko finalera iritsiz gero.

Izen-emateak zabalik daude jada oinarri-futbolaren hitzordu handi honetan parte hartu nahi duten klub guztientzat, ingurune ezin hobean, Athletic Club esperientzia bizi izateko. Izena emateko hiru aukera eskaintzen dira eta abantaila ekonomikoak dituzte izena ematearekin batera sarrerak erosten dituzten taldeek.

  • Jokalariaren izen-ematea AC CUPen* 85 € (70 € Athletic Cluben hitzartutako klubetako jokalarientzat).
  • Jokalariaren izen-ematea AC CUPen* + sarrera bat (txapelketa osorako, inaugurazio-festa barne): 99 € (89 € Athletic Cluben hitzartutako klubetako jokalarientzat).
  • Jokalariaren izen-ematea AC CUPen* + 2 sarrera (txapelketa osorako, inaugurazio festa barne): 109 € (99 € Athletic Cluben hitzartutako klubetako jokalarientzat).

* Txapelketako parte-hartzaile guztiek AC CUPen ongietorri pack erakargarri bat jasoko dute, gymsack, txapel, pertsonalizatutako kantinplora eta domina oroigarri batez osatua.

AC CUPeko jokalariek eta 16 urtetik beherako gazte guztiek txapelketarako sarrera doan izango dute.

Era berean, AC CUPerako sarrera orokorra erosteko aukera txapelketa hasi baino aste batzuk lehenago irekiko da, prezio hauekin:

  • AC CUP sarrera (txapelketa osorako): 25 €.
  • Eguneko sarrera (aste barruan): 8 €
  • Eguneko sarrera (asteburuan): 10 €
  • Inaugurazio-festarako sarrera: 18 €
     

Txapelketa

Beste behin ere, San Mamesek eta Lezamak ateak irekiko dituzte, esentzia zuri-gorriaz gozatu nahi duten Estatuko eta nazioarteko ehunka klubi harrera egiteko. Katedraleko zelaitik azken hiru edizioetan klub ospetsuak pasa dira: Real Madrid CF, FC Barcelona, Atletico Madrid, Villarreal CF, Deportivo Alaves, SD Eibar, Real Racing Club, CD Mirandes, Real Zaragoza, Toulouse FC edo CF Monterrey, bai eta Athletic Club bera ere, noski. 

AC CUPek hainbat herrialdetatik jaso ditu taldeak, Mexiko, Kolonbia, Irlanda, Belgika eta Frantziatik, besteak beste.

Parte hartuko duen taldeek gutxienez hiru partida jokatuko dituzte multzoen fasean (lau talde) eta beste bat azken fasean. Azken hau bi zatitan banatzen da: urrezko fasea (1. eta 2. sailkatuentzako) eta zilarrezko fasea (3. eta 4. postuan sailkatzen direnentzako). Futbol 11ko partidek 25 minutuko bi zati izango dituzte, eta Futbol 7koek 20 minutuko bi zati. Partidak Bizkaiko hainbat egoitzatan jokatuko dira, eta klub guztiek bermatuta izango dute, gutxienez, partida bat Lezaman jokatzea. Modu berean, urrezko faseko finaletara iristea lortzekotan, partehartzaileek San Mamesen edo Lezaman jokatuko dute.

Egutegi osoa, emaitzak, sailkapenak, estatistikak eta egoitzetako informazioa zuzenean kontsultatu ahal izango dira AC CUPen app ofizialaren bidez.  

Txapelketa ekainaren 2an eta 9an hasiko da (biak asteartea) parte hartzen duten tokiko taldeentzat, eta ekainaren 5ean eta 12an (biak ostirala) nazioarteko eta Estatuko gainerako taldeentzat. Finalak eta txapelketaren amaiera ekainaren 7an eta 14an izango dira.

Inaugurazio ekitaldia handitasunez San Mamesen

AC CUP 2026ren une nagusietako bat inaugurazio ekitaldiaren ospakizunarekin iritsiko da, ekainaren 5an, ostirala, San Mamesen.

Taldeek zelaian bertan desfilatuko dute, eta musika emanaldi, argi ikuskizun eta hurrengo asteetan ezagutzera emango diren sorpresa gehiagoz osatutako jaiaren protagonistak izango dira.
 

EMAN IZENA AC CUP 2026AN