
Finantza-kaudimena eta baikortasuna etorkizunari begira
Finantza-kaudimena eta baikortasuna etorkizunari begira
Guillermo Ruiz-Longarte, Athletic Clubeko diruzaina, 2025-2026rako kontuak aztertu ditu
Klubaren kanal ofizialetan egindako azalpen baten bitartez, Guillermo Ruiz-Longartek Zuzendaritza Batzordeak datorren urriaren 30ean Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den Ohiko Batzar Orokorrean bazkide konpromisarioen aurrean aurkeztuko dituen kontuen ildo nagusiak marraztu ditu. Bere argibidetan, erakundeko diruzainak azpimarratu du Athleticen "egoera ekonomikoa eta finantzarioa, klubaren emaitzen kontuaren ikuspuntutik, ondo dagoela eta are hobeto egongo dela 2025-2026 denboraldian, urte batzuk atzera hasitako hobekuntza-prozesuari erantzunez".
Horren erakusgarri da hasierako aurreikuspenak gainditu izana, "emaitza orekatzeko aukera, hau da, hornidurarik ez erabiltzea eta zero emaitza lortzea" barne hartzen zutenak. Hala ere, Ruiz-Longartek azaltzen duen bezala, "errealitatea da emaitza garbi gisa 6 milioitik oso gora amaitu genuela eta 2025-2026an 10 milioitik gorako emaitza izan genuela".
Zenbaki horiek, diru-sarrerei buruzko atalean, honako honetan oinarritzen dira: "134 milioi eurotik abiatuta, 2025-2025 ekitaldirako aurreikusitako 185 milioira igaro gara". Hazkunde hori modu grafikoan ikus daiteke, izan ere, "duela lau denboraldi, 2021-2022 urtean, Klubak 100 milioiko diru-sarrerak zituen, eta, gaur egun, ikusten dugu une jakin batean eta arrakasta edo testuinguru jakin batzuk aintzat hartuta, 200 milioi horiek lor genitzakeela, eta horrela ia bikoiztu egingo genukeela duela hiruzpalau urte erabiltzen genuen diru-sarrerak sortzeko parametroa".
Ruiz-Longartek ezinbestekotzat jotzen du aurkeztutakoaren "elementu kualitatiboei zein kuantitatiboei" erreparatzea. Ildo horretan, azpimarratu duenez, "kirol-plantillako gastua 2023-2024koaren % 70 izatetik 2025-2026koan % 55 izatera igaro da". Datu horrek agerian uzten duenez, "diru-sarreren oinarria handitzen den bitartean, diru hori kirol-talentuan berrinbertitu behar dugu: jokalariak atxiki, fitxatu eta laga, plantillaren egiturak klubaren epe luzerako proiektuarekin kohesioa izan dezan".
Klubeko diruzainak sakontzen duen erradiografia ekonomikoaren baitan, "Athleticen finantza osasuna ona da, ondarearen ikuspuntutik 112 milioitan gaude eta, gainera, ukitu ez diren 24 milioi hornidura dugu". Mezu horretan azpimarratzen denez, "Klubak kutxaren eta aldi baterako finantza-inbertsioen arteko likidezia 68 milioi ingurukoa da", eta "28 milioi euro inguru ditu kreditu lerro baimenduetan, erabiltzen ari ez garenak, ez baita beharrezkoa izan".
Azkenik, urriaren 30ean bozkatuko diren kontuak eta aurrekontuen atzetik dagoen filosofia xehatu du. "Athletic ez da ohiko enpresa bat, ez da sozietate anonimo bat. Emaitza-kontu eta balantze hau beste zerbaitetarako bitartekoak dira. Hau da, Klubaren kirol, gizarte, merkataritza edo azpiegitura-garapena gero eta indartsuagoa zein sendoagoa izateko tresna bat dira, Athleticek arnas luzera dituen helburuak, batez ere kirol alorrekoak, hedatzeko aukera izan dezagun".
Baikortasun-alegatu horrek honakoan oinarritu du gainera: "egin behar ditugun gauzak egin eta egikaritzen ari garen gisa honetan egiten baldin baditugu, etorkizuna geurea dela uste dut".