Bizkaiko Aldundiak eta Athletic Clubek animazio gune bat bultzatuko dute 1.500 futbolari gazterekin San Mamesen

Bizkaiko Aldundiak eta Athletic Clubek animazio gune bat bultzatuko dute 1.500 futbolari gazterekin San Mamesen

Proiektua igande honetan, urriaren 12an, estreinatuko da Real Madrilen aurkako norgehiagokan, eta 1.500 eserleku gordeko ditu Pasa Baloia, Neska! programaren parte diren klubetako talde teknikoentzat eta futbolari gazteentzat

Bizkaiko Aldundiak eta Athletic Clubek, Pasa Baloia, Neska! proiektuaren bitartez, San Mamesen 1.500 futbolari gazterekin animazio-gune bat bultzatuko dute neskek Katedralean jokatuko dituzten partidetarako.Aurkezpen ofizialean Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Nerea Ortiz Athletic Clubeko batzarkidea eta Bizkaiko

Futbol Federazioko ordezkariak izan dira, bai eta proiektuan parte hartzen duten kluben ordezkari batzuk ere. Horien artean, Itxaso Gorostiza Sagastagoia (Betolaza CDko jokalaria), Jose Ángel García Aguilar (Sporting Lutxanako entrenatzailea) eta Jon Ander Arana (klub bereko kirol-zuzendaria), Uxue Hernández Ensunza (Uritarra KTko zuzendaria), baita Kimeteko PBNko arduradun Anartz Fullaondo, Leyre Blanca eta Gari Fullaondo ere.

Ekimen hau duela hiru urtetik Bizkaiko Foru Aldundiak, Athletic Clubek eta Bizkaiko Futbol Federazioak elkarrekin sustatzen duten "Pasa Baloia, Neska" proiektuaren barruan kokatzen da. Bere helburua oinarriko eta eskolako emakumezkoen futbolaren egitura sustatzea, ikusaraztea eta bultzatzea da, gaur egun 51 klub eta 1950 jokalari dituen lurraldean.

Neskek San Mamesen jokatzen duten partida bakoitzean, 1.500 sarrera erreserbatuko dira "Pasa Baloia, Neska" programan parte hartzen duten 51 klubetako jokalari eta talde teknikoentzat.

Pasa Baloia, Neska programarako erreserbatutako tarteak helburu bikoitza du: emakumezkoen taldeari partida handietan laguntza eta gogo giroa eskaintzea, eta futbolari gazteei San Mameseko esperientziaz gozatzeko aukera ematea, futbolarekiko grina eta erreferenteak partekatuz.