
Championseko eguberriak bizi itzazu "Unique in the World" AC CAMPUSekin
Championseko eguberriak bizi itzazu "Unique in the World" AC CAMPUSekin
AC CAMPUSeko izen-emateak zabalik daude jada, lau eguneko bi txandarekin, "PRO" eta "Atezainak" modalitateetan eta %100 Athletic entrenamenduekin, eta irteera-eskaintza urriaren 30era artekoa da.
AC CAMPUSek Gabonetarako izen-emateak ireki ditu Athletic Club europarrena ospatzen duen “Unique in the world” edizioarekin, eta bi txanda izango ditu, ongietorri packaren barruan edizio bereziko bi kamiseta, dinamika paregabeak, eta txanda bakoitzerako gabonetako zozketa sinestezina.
1. TXANDA: abenduak 22, 23, 24 eta 26
2. TXANDA: abenduak 29, 30, 31 eta urtarrilak 2
AC CAMPUSek "Champions" gymsack berezia, "Unique in the World" edizioko bi kamiseta, prakak, galtzerdiak, kirol-jertsea eta ur botilatxoa emango dizkie parte-hartzaile guztiei.
Egunero, partehartzaileek dinamika paregabeak bizi izango dituzte, Athletic Clubeko aurkarien sekretu guztiak ezagutuko dituzte Champions League zoragarri honetan infografia zehatzekin eta euren txandari amaiera bikaina emango diote %100 zuri-gorria izango den Gabonetako zozketarekin.
Campusa 2019 eta 2010 urteen artean jaiotako adingabeei zuzenduta dago eta goizez egingo da, Bilbo, Getxo, Leioa, Portugalete eta Barakaldotik irtengo den bus zerbitzuarekin.
URRIAREN 30ERA ARTEKO IRTEERA-ESKAINTZA aprobetxatu
AC CAMPUS Atezainak
2017 eta 2008 artean jaiotako atezainentzako AC CAMPUS modalitatea da.
Modalitate honetako parte-hartzaileek atezainen munduan erreferente den harrobi batean entrenatuko dute, lan metodologia bereizgarri batekin, hamarkadetan zehar munduko maila gorenean dauden eliteko atezainak proiektatzea lortu duena.
Entrenatzaile espezializatuak izango dituzte talde txikietan, eta atezainek bi entrenamendu-saio zehatz egingo dituzte egunero, eta AC Campuseko gainerako jokalariekin talde-saioetan hartuko dute parte ikasitako guztia praktikan jartzeko.
URRIAREN 30ERA ARTEKO IRTEERA-ESKAINTZA aprobetxatu
AC CAMPUS PRO
AC CAMPUS PRO goi-errendimendura eta Gabonetako geldialdian prestatzera bideratutako modalitate berria da. Banakako trebetasun tekniko-taktikoak eta gaitasun fisikoak hobetzeko entrenamenduak dira, teknologia aplikatuarekin eta jokalari bakoitzeko prozesuaren ikuspegiarekin batera.
Goizeko ordutegian, 2013 eta 2008 urte bitartekoentzat, AC CAMPUS PRO Athletic Cluben instalazioetan hobetzeko aukera paregabea da, zelai barruko saioak eta baldintzapeko lana uztartuz.