
Lehoiek Murtziara garaipena lortzeko gosearekin bidaiatuko dute
Lehoiek Murtziara garaipena lortzeko gosearekin bidaiatuko dute
Athletic behartu batek emakumezkoen futboleko lehen mailara itzuli den Alhama CF talde murtziarra izango du aurkari larunbat honetan
Ez da esperotako denboraldia izaten ari, baina beti dago momentu bat boladei buelta emateko, norabidea aldatzeko, dinamika hausteko. Athleticek Liga F-ra itzuli berri den Alhama CF talde murtziarra izango du aurkari larunbat honetan, 16:00etatik aurrera. Lehoiek buruan helburu bakarra dute: irabaztea.
Zazpi jardunalditan lehoiek 4 puntu lortu ondoren, etxetik urrun estreinatu beharko da garaipenen zerrenda. Zuri-gorriek zailtasunetan jarri zuten Real Madrid iragan jardunaldian San Mamesen; izan ere, berdegunean erakutsitakoa ikusita, emaitza gehiegizkoa izan zen. Egutegiak atzean utzi ditu FC Barcelonaren eta talde madrildarraren aurkako neurketak, baita Atletico Madrilen aurkako merituzko berdinketa ere, Alcalan. Gauzak horrela, FIFA-k antolatzen dituen neurketen geldialdiaren aurretik, Athleticek Murtziara bidaiatu behar du eta, ondoren, zuri-gorriek Dux Logroñoren (Liga F-ra aurten igo den beste taldearen aurka) eta SD Eibarren kontra jokatuko dute, biak etxean. Une garrantzitsua da, are gehiago, inflexio-puntua izan daiteke lehen garaipena lortu nahi duen talde batentzat.
Pinatar Arena, jokaleku ezezaguna lehoientzat
Baina ez da batere erraza izango. Aurrean Alhama CF izango du, aurkari harritsua eta 2022-2023 denboralditik Lehen Mailan jokatzen ez duen arren, talde deserosoa izan da beti, bereziki bere etxean. Etxeko partidak jokatzeko zelaia aldatuz joan da urte hauetan, eta larunbatean Pinatar Arenako instalazioetan estreinekoz arituko da Athletic. Murtziako taldeak lehoien puntuak bikoizten ditu, eta pauso sendoz hasi du lehen mailara itzuli berriko ibilbidea. Jovi Garciak zuzentzen dituen jokalariak eskarmentudun handikoak dira; hala nola, Estefa, Yiyi, Toro edo Miriam jokalariek urte asko bete dituzte Liga F mailan jokatzen.
Norgehiagoka lehiatua eta alternatibekin aurreikusten da, baina urduritasunak ezin dio Athletici presio gehigarririk sortu. Clara Pinedo berreskuratzeko aukerarekin, taldea gaur abiatuko da Alacantera, Murtzian kontzentratzeko. Premiaz, baina, batez ere, ikasturte hasiera zaila izaten ari denaren barruan sari batez gozatu ahal izateko gogoz. Ustekabekoa, baina ez betierekoa.
Erlazionatutako partidak
Alhama CF - Athletic Club

