Peñen aintzatespenak Lezaman
Peñakide batzuk Athleticeko instalazioetatik pasa dira aurreko denboraldiko jokalari onenak saritzeko
LaLigari berriro ekiteko atarian, nazioarteko geldialdiaren ondoren eta lehoiek Alhamaren aurka izango duten konpromiso garrantzitsuaren atarian, gaur goizean peñisten aintzastepenak jaso dituzte emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeetako hainbat kidek.
Garras Saria, lehoiaren arrastoa, lehoiaren marka, sestaotar peñari lotua, bazkideek jardunaldiz jardunaldi eman dituzten botoak zenbatu ondoren ematen da. Azkenean, Adriana Nanclares emakumezkoen aldagelan eta Oihan Sancet gizonezkoenean izan dira irabazleak.
Bermeoko Bizkai Buru Peñak Gaztelugatxeko San Juan saria eman dio Dani Vivian atzelariari, iazko jokalari onena. Peña El Corquetek eman dioten errekonozimendu bera. Errioxarrek urteroko tradizioa bete dute: San Vicente de la Sonsierrako peñakideek denboraldiko futbolaririk onena izendatu duten jokalariari eman diote bere pisua ardoan. Kasu honetan, Gasteizko zentralak hartu ditu ohoreak. Egindako denboraldi bikaineko saria.
Peñen Elkarteak, halaber, Lezamako topaketa aprobetxatu du azken bi denboraldietako sariak emateko. 2023/24koa Unai Simonek erdietsi du, eta aurreko urtekoa, berriz, Oihan Sancetek. Azkenik, eta ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, Emakumeen Athletic All Iron Peñak Nekane Diez Saria eman dio Ane Azkonari, Zorrotzako peñakideen eztabaiden ondoren, bigarren urtez jarraian aintzatetsita.