Urria, Athleticen hilabete sozialena

Urria, Athleticen hilabete sozialena

Fundazioak Komunitateari, Inklusioari eta Kulturari buruzko proiektuen bidez egunero egiten duen lana modu berezian nabarmendu da hilabete honetan

Urria erakusleiho berezi bihurtzen da Athletic Club Fundazioarentzat. Urrian egiten diren ekimen eta ekitaldi zehatzei esker, Fundazioak egiten duen eguneroko gizarte-lana nabarmenagoa da.

Fundazioak hiru arlo nagusitan – Komunitatea, Inklusioa eta Kultura – futbola eta kultura tresna gisa erabiliz garatzen dituen proiektuak bereziki indartu eta babesten dira urrian, Athletic markaren botereari eta nortasun paregabeari esker.

Azken batean, Athleticen funtsa islatzen duten ekintza-arloak dira, bere lurraldean erabat errotuta dagoen kluba, eta futboletik harago doana gizartearen eraldaketan eragile gisa jarduteko.

 

Hiru zutabe helburu berdinarekin: balioetatik abiatuta eraldatzea

  • Komunitatea, osasuna, kirola, ingurunearekiko errespetua eta gizarte-kohesioa sustatzen dituzten proiektuekin.
  • Inklusioa, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei eta kolektiboei zuzendutako programen bidez, parte-hartzea eta aukera-berdintasuna sustatzeko.
  • Kultura, futbola hausnarketarako eta gizarte-aldaketarako tresna gisa erabiltzen duena.

 

Urteko hilabete sozialenari bizia ematen dioten proiektuak

Fundazioak urtean zehar egiten duen lana egunerokoa bada ere, urrian Klubeko gizartearekiko konpromisoa islatzen duten honako ekimen hauek hartzen dute garrantzia. Ekimen bakoitzak futbola, kultura eta inklusioa uztartzen ditu eragin positiboa sortzeko eta Athleticen eta bere komunitatearen arteko loturak indartzeko.

  • Thinking Football Festival

Urriaren 6tik 12ra bitartean, Fundazioak Sala BBK Aretoan antolatutako Thinking Football Film Festival jaialdiaren XIII. edizioa ospatu da. Topaketa honek zinema eta futbola batzen ditu berdintasuna, giza eskubideak edo osasun mentala bezalako gaiak jorratzeko, erreferentziazko hitzordu kultural gisa sendotuz.

Ikusleek aretoa bete ohi dute eta arreta handiz entzun dituzte emanaldi nagusien ondoren gonbidatu bereziekin izandako solasaldiak. Aurtengo pertsona ospetsuen artean: Sammy Lee, Honey Thaljieh edo George Dowell.

 

  • UNRWA proiektua: PALESTINA

Urriaren 10ean aurkeztu zen ofizialki San Mamesen UNRWA: PALESTINA proiektua, Sirian zaurgarritasun egoeran dauden 8.000 haur errefuxiatu palestinarri zuzendua. Adingabe hauek, Athletic Club Fundazioari esker, UNRWAk (Nazio Batuen Errefuxiatu Agentzia palestinarra) kudeatutako 16 eskolatan gorputz-hezkuntzako eskolak jasoko dituzte.

Era berean, ekimen solidario hau dela eta, Honey Thaljieh-k – Athleticen 125eko enbaxadorea eta proiektuaren amabitxia –, UNRWAko ordezkariekin eta Euskadiko errefuxiatu palestinarrekin batera, San Mameseko txalo zaparrada eta babesa jaso zuen joan den urriaren 4ko Athletic – Mallorca partidaren atarian.
 

 

  • Follow Something Unique

Athletic Club Fundazioak ‘Follow Something Unique’ kanpaina estreinatu zuen urriaren lehen egunean Dortmunden. Ekimen honen bidez, Fundazioak Champions Leagueko aurretiko partida bat antolatu zuen bi taldeetako zaleen artean, balioz beteriko programa batekin: Walking Football partida, haritz bat landatzea eta futboleko senidetzearen hirugarren zatia.

Gainera, haritzaren ondoan plaka bat jarri zen, alemanezko mezu honekin: “Aurkari bezala ezagutu genuen elkar, lagunak izaten jarraitzen dugu. Eskerrik asko, Dortmund”.

Alemaniako hirian harrera ona izan du, eta Athletic Cluben Europako hurrengo bisitetan kanpaina honek jarraipena izatea aurreikusi da.
 

 

  • Proyecto Utopía

Utopia proiektua inklusioaren esparruan dago, eta zaurgarritasun egoeran dauden emakumeei zuzenduta dago. Kirolaren eta prestakuntza-tailerren bidez, ongizate fisikoa eta emozionala, autoestimua eta laguntza-sareak sortzea sustatzen ditu.

Hamar urte baino gehiagoko ibilbidearekin eta astero saioak eginez, urrian proiektuak Ilunion Facility Servicesen babesletza jaso du.
 

 

  • 50 eta 75 urteko antzinatasuna duten bazkideei aitorpena

Urtero bezala, Klubak 50 eta 75 urteko antzinatasuna betetzen dituzten bazkideen omenezko ekitaldi xume eta hunkigarria antolatzen du. Haiekin gabe, Athletic Club ez litzateke izango ezagutzen dugun moduan. Oraingoan, euren intsigniak jasoko dituzte San Mamesen urriaren 23an.
 

 

  • Pediatria / Ospitaleak proiektua

Ospitaleen Proiektuaren barruan, Fundazioak pediatria guneak leuntzen dituzten eta ospitaleratutako haurrei balio positiboak igortzen dizkieten ekimenak bultzatzen ditu. Athleticen inspiratutako apainketa tematikoetatik hasi eta diploma eta ‘txapeldun domina’-raino, txikienengan ilusioa eta itxaropena sortzea dute helburu ekintza hauek. Udazken honetan, Basurtuko Ospitaleak proiektua berrabiarazi du, apainketa berriak jarriz eta ospitaleratutako haurren egonaldia alaitzeko pentsatutako jarduerak bultzatuz.
 

 

  • Hezkuntza Proiektua & Osasun Mentalaren Munduko Eguna

Thinking ekimenak goizeko bi emanaldi berezi antolatu zituen prestakuntza-zentroetarako. Mila adingabe inguru bildu ziren Sala BBK Aretoan, ‘Copa 71’ eta ‘Tigrar’ filmak ikusi ondoren, bi gai garrantzitsuri buruz hausnarketa egiteko: genero-berdintasuna eta osasun mentala.

Hain zuzen ere, azken saio honen emanaldiak, urriaren 10ean, Osasun Mentalaren Munduko Egunarekin bat egin zuen, eta Fundazioak hori aprobetxatu zuen bere garrantzia nabarmentzeko. Bideo baten bidez Fundazioak, Mikeli, OMS proiektuaren erabiltzaileetako bati, ahotsa eman zion, eta argi utzi zuen Fundazioak osasun mentalarekin duen konpromisoa.

Ekimen hauekin, Athletic Club Fundazioak bere konpromiso soziala futbolaz haratago doala erakusten du, jokaleku barruan eta kanpoan bizitzak eraldatuz. Fundazioari eta bere proiektuei buruz ezagutu gehiago.