“Ez da partida ona izan”

“Ez da partida ona izan”

Ernesto Valverdek onartu duenez, "jokoan lasaitasuna falta izan da, Elxek sortutako zailtasunen merituz"

"Ez da partida ona izan, jokaldiren batean emaitza desorekatu zitekeen, baina gaurkoa ez da oso futbol arina izan. Lasaitasun puntu bat falta izan zaigu". Argi eta garbi mintzatu da Ernesto Valverde Athletic Clubek Martinez Valero zelaira egindako bisitan lortutako puntuaren laburpenean.

Bi taldeak nor baino nor gehiago aritu diren norgehiagokan, Elxeko taldea eta Athletic oso eraginkorrak izan dira elkar deuseztatzeko helburuan. "Helburua aurkaria areara eramateko gaitasuna izatea da. Arriskua sortzen duzun aldietan eta argitasunean dago partidak desorekatzeko gakoa. Dena ez da erasoaren zatian erabakitzen, ezta dena defentsarenean ere. Erasoan ez gara ondo aritu, jokoan lasaitasuna falta izan zaigu, Elxek sortutako zailtasunen merituz. Defentsako lanean zuzenago aritu gara", hausnartu du entrenatzaile zuri-gorriak.