Omenaldia Athleticeko 50 eta 75 urteko bazkideei

Omenaldia Athleticeko 50 eta 75 urteko bazkideei

Klubak bazkide zuri-gorrien leialtasuna aitortu du San Mamesen, oroimenezko plakak eta urrezko intsigniak emanez

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak, Nerea Ortiz presidenteordearekin batera, oroimenezko plakak eman dizkie ostegun honetan San Mamesen 75 urte betetzen dituzten 45 bazkideei, eta urrezko intsigniak Klubeko bazkide gisa 50 urte ospatzen dituzten 148 bazkideei. Ekitaldi maitagarria, aintzatespenik handiena merezi duten protagonistekin. Athleticen esentzia bikain gorpuzten duten pertsonak: kidetasun zentzu paregabea, belaunaldiz belaunaldi transmititua.

Urtero gertatzen den bezala, antzinatasun handieneko bazkideen omenezko ekitaldi honetan zoriontasun eta nostalgia sentimenduak nahasten dira. Areto bete batean, emoziozko irribarreak keinu malenkoniatsuekin tartekatu dira, fideltasun zuri-gorriko bizitza oso bat gogoratzean. Senideekin batera, elkarren artean oso desberdinak diren pertsonek antzeko pertenentzia-zentzua dute: munduan bakarra den klub baten altxorrik handiena.

Gainera, bazkide horien ordezkaritza batek Katedraleko berdegunetik agurtuko du larunbatean, Getafe CF taldearen aurkako partidaren atarian.