"Astea ondo bukatzeko aukera daukagu"

"Astea ondo bukatzeko aukera daukagu"

Valverdek partida "gogorra eta zaila" espero du Getaferen aurka, baina Qarabagi irabazteak "animo bultzada handia" eman diela uste du, hain jarraitua datorren beste erronka bati aurre egiteko

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek Getafe CF taldearen bisita jaso aurretik eta Txapeldunen Ligan bere lehen garaipena lortu ostean: "Asteazkenean egindako esfortzutik berreskuratzeko bidean gaude oraindik, baina partida azkar dator eta ez dago pentsatzeko denbora askorik. Badakigu zer dugun zain, gogorra eta zaila izango da, haien aurkako norgehiagoka guztiak bezala, oso lehiakorrak baitira. Azken urteotan konplikazio asko sortu dizkigute. Astea ondo bukatzeko aukera daukagu. Aurreko egunean Qarabag mendean hartzeak animo bultzada handia eman zigun".

Biharko arerioari buruz galdetuta, entrenatzaile zuri-gorriak honako diagnostikoa egin du: "Lehen Mailako aurkari guztiek dute euren estiloa eta plana. Bordalasen taldeak ezagunak dira. Neurketak oso deseroso egiten dizkizute, duten borondateagatik. Getafe ez da atzean sartzen, altu estutzen eta zuri eroso ez jokatzen uzten saiatzen da. Bere jokalariak beti daude batuta zelaian".