Newcastlera joango diren athleticzaleentzako informazio erabilgarria

Newcastlera joango diren athleticzaleentzako informazio erabilgarria

3.000 zale inguru izango dira Ingalaterran Txapeldunen Ligako aurtengo bigarren bidaian

Athleticek 3.000 jarraitzaile ingururen babesa izango du Ingalaterrara egingo duen bidaian, Txapeldunen Ligako multzoen faseko laugarren jardunaldia dela eta. Azaroaren 5ean, asteazkena, Newcastle FC taldearen aurka jokatuko du St James 'Parken, 20:00etan (UK). Newcastlera joango diren athleticzaleei gogorarazi nahi diegu derrigorrezkoa dela UK-ETA eskatzea Erresuma Batuan sartzeko.

Bidaia-esperientzia eta zelairako sarbidea errazteko asmoz, klub ingelesak eta hiriko agintariek honako argibide hauek partekatu dituzte zale zuri-gorrientzat:

  • Meeting point: Zale zuri-gorrien topagunea The Bigg Market inguruan izango da, taberna eta jatetxe ugari dituen gunean. St James' Parkerako kalejira 17:30ean abiatuko da eta bertako agintariek 15/20 minutu inguruko iraupena izango duela uste dute.

  • Partida aurrekoa Newcastle FCrekin batera: Athletic Clubek, Newcatle FCrekin batera, afizioen arteko ekitaldi bat antolatu du 12:15etik aurrera, balioz beteriko programa batekin: Walking Football Gontzal Suances kapitainarekin Newcastle United Foundationen instalazioetan, haritz bat landatzea eta futboleko senidetzearen hirugarren denbora. Informazio gehiago.
     
  • Youth Leagueko partida: Txapeldunen Ligako jardunaldi bakoitzean bezala, gazte taldeek Gateshead International Stadiumean jokatuko dute 15:00etatik aurrera. 
     
  • St James' Parkeko ateen irekiera: Zelaiak partida hasi baino bi ordu lehenago irekiko ditu ateak (18:00etan). Sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatzeko behar adinako aurrerapenaz joatea gomendatzen da.
     
  • Estadiorako sarbidea: Leazes Standeko 89-94 tornuetatik izango da. Segurtasun-arrazoiak direla eta, gorputz eta poltsa kontrolak egingo dira. Ez da onartzen A4a baino poltsa handiagorik, eta ez dago kontsignarik. Debekuei buruzko informazio gehiago izateko, irakurri estadioko arauak.
     
  • Athletic Clubeko langileen laguntza: Zale zuri-gorriei esleitutako sarbide tornuetan peto arrosarekin identifikatutako Athleticeko langileak egongo dira. Bertan egongo dira estadiora sartzean sor daitekeen edozein gorabehera edo zalantzarekin laguntzeko.

 

  • Zaleen kokapena: 7. zolairuan. 140 eskailera igo behar dira, 14 eskailera-bururekin. Igogailua behar izanez gero, laguntza eskatu behar zaie laguntzaileei tornuetan. Jatetxe-gune bat dago bertan, janari eta edari hotz eta beroekin.
     
  • Athleticek ezin izango du Klubaren kanal ofizialen bidez erosi ez diren sarreren gaineko inolako euskarririk, kudeaketarik edo erantzukizunik bere gain hartu.

  • Autobus pribatuak: Zaleen zati bat autobus pribatuan hurbiltzen bada, Northumbriako Poliziarekin harremanetan jarri beharko dute deskarga gune egokiak adosteko: [email protected]