
Athleticek jada badu ofizialki bere peña zurigorria Oiartzunen
Athleticek jada badu ofizialki bere peña zurigorria Oiartzunen
Gipuzkoako herria zuri-gorriz jantzi da Oiartzungo Athletic Lagunartea peñaren inaugurazio ofizialarekin batera; urteak daramatzan Oarsoaldeko eskualdean kolore zuri-gorriak ordezkatzen eta zabaltzen
Athleticek egun berezia bizi izan du Oiartzunen, Oiartzungo Athletic Lagunartearen inaugurazio ekitaldiagatik. Urte luzez gipuzkoar bihotzean sentimendu zuri-gorria harrotasunez erakutsi ondoren, Oarsoaldeko lagunarte zuri-gorriak ofizialtasuna lortu du orain, bere urrezko plaka eta guzti.
Ekitaldian izan dira Alex Padilla eta Urko Izeta jokalari gipuzkoarrak, baita Andoni Goikoetxea ere Klubaren ordezkari gisa. Udaletxean bildutakoek taldearen lehen urratsak gogoratzeko aukera izan dute, 1997. urtean hasitako ibilbidea, eta omenaldi beroa egin diote José León Getariari, peñaren lehen presidente izan zenari. Halaber, bertan izan dira Juan Mari Etxabe eta Lorea Etxabe athleticzale ezagunak, hurrenez hurren Arraun Lagunakeko entrenatzailea eta arraunlaria, 2025eko Kontxako Banderako txapeldunak.
Oiartzungoarekin batera, Athleticek 18 peña ofizial ditu Gipuzkoan.
Ongi etorri, lagunok!
