2025eko Ohiko Batzar Nagusia eratu da
Euskalduna Jauregian eta modu telematikoan 444 bazkide konpromisario bertaratuta, eguneko gai-zerrenda garatzen hasi da
2025eko urriaren 30ean, 18:15ean, Athletic Clubeko Ohiko Batzar Nagusia bigarren deialdian behar bezala eratu da, Estatutu Sozialen 28. artikuluak agindu bezala, Euskalduna Jauregian zein modu telematikoaren bidez 444 bazkide konpromisario bertaratuta.
Klubeko Zuzendaritza Batzordeko 13 kidek osatzen dute Batzar Nagusiko mahaia, eta Batzar Nagusiko presidente eta idazkari gisa jarduten dute Zuzendaritza Batzordean ere hala diren Jon Uriarte jaunak eta Jon Salinas jaunak. Azken honi dagokio, presidenteak hala eskatuta, Batzarra zuzentzea.
Batzar Nagusia zuzenean jarraitu daiteke hemen.
GAI-ZERRENDA
- Lehenengoa: Zuzendaritza-Batzordeak aurreko ekitaldi ekonomikoan egindako kudeaketa aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Bigarrena: Aurreko ekitaldi ekonomikoaren Urteko Kontuak aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Hirugarrena: Futbol Profesionaleko Liga Nazionalak baliozkotutako aurrekontua aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Laugarrena: Estatutuetako 23.3 artikuluaren arabera Konpromisarioen Batzarrerako deia egin ondoren aurkezten diren bazkideen proposamenak aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Bosgarrena: Galde-eskeak.

