"Egoera hau lanarekin konponduko dugu"

"Egoera hau lanarekin konponduko dugu"

Ernesto Valverdek, bere taldea aurkariaren kontra ondo lehiatzen ikusi duenak, Anoetako derbitik esku-hutsik alde egitea deitoratu du

"Inori ez zaio derbiak galtzea gustatzen. Oso partida lehiatua izan da, eta gaur esan behar dut nire taldea une askotan gustatu zaidala erakutsi duen nortasunagatik, partida bi aldiz berdintzera iritsiz. Altxatu behar gara asteazkenean beste partida bat dugulako". Ernesto Valverdek Anoetan jokatutako derbiaren emaitza deitoratu zuen, bere taldeak puntuak lortzeko nola lehiatu zuen ikusita, nahiz eta markagailuan bi aldiz azpitik egon. Amaiera krudela izan da lehoientzat: "Lan handia egin dugu partidan zehar eta azkenean eurek egin digute gola. Objektiboki aztertu beharko dugu, eta hobetu behar duguna hobetu. Gaur gauza onak daude ere kontuan hartzeko eta ez dut ikusi arerioa gure gainetik egon denik".

Lehoiek lanean jarraituko dute emaitzen dinamika txarra atzean uzteko: "Lanarekin konponduko dugu bolada. Ez gaude nahi dugun egoeran, baina aste honetan bi partida garrantzitsu ditugu eta ea aurrera ateratzen ditugun. Garaipena nahi genuen gure zaleengatik, baina egin dezakegun gauza bakarra puntuak eta konponbidea bilatzen jarraitzea da".