
“Lortzen dugunean, zama handia kenduko dugu gainetik”
“Lortzen dugunean, zama handia kenduko dugu gainetik”
Athleticeko entrenatzaileak talde "ausart eta oldarkorra" nahi du bihar Dux Logroñoren aurka lehen garaipena lortzeko
Javi Lergak biharko norgehiagokari begira bere iritziak eman dizkie Klubeko komunikabideei, prentsaurrekoan ez baita kaztetaririk agertu. Lehoiek Dux Logroño hartuko dute Lezaman 12:00etan, Liga F-ko 9. jardunaldian lehen garaipena lortzeko asmo sendoarekin.
"Atsedena ondo etorri zaigu eta lehen garaipena lortzeko gogo handia dugu. Batez ere prozesuan eta errendimenduan jartzen dugu arreta, eta ez emaitzan, horrekin obsesionatzea ez dela ona sentitzen baitugu. Lortzen dugunean, zama handia kenduko dugu gainetik. Oso ondo entrenatu dugu eta partidan islatuko da", esan du itxaropentsu Tafallakoak.
Lergak adierazi duenez, beste neurketa batzuetan antsietatea eta presak nabaritu ditu. Hori dela eta, "talde ausarta eta oldarkorra nahi dut. Defentsako lerroan ondo ari gara, baina hiru laurdeneko lerroan pixka bat gehiago askatzea falta zaigu".
Biharko aurkaria, Dux Logroño, beteranoa da eta oraindik ez du ezta garaipenik lortu. "Geldikako jokaldietan oso arriskutsuak dira eta trantsizio onak egiten dituzte", nabarmendu du entrenatzaile zuri-gorriak, eta orain "bi hilabetean sei norgehiagokako liga txiki bat dugu aurretik", komentatu du.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - DUX Logroño


