Club Athletic: Atletico de Madrid eta RCD Espanyol taldeen aurkako partidarako sarrerak lortu

Club Athletic: Atletico de Madrid eta RCD Espanyol taldeen aurkako partidarako sarrerak lortu

Azaroko galderak San Mamesen Atletico de Madriden eta RCD Espanyolen aurka jokatuko diren LaLiga-ko neurketetara joateko sarrera bikoitzak ditu sari gisa

Hilero bezala, Club Athleticek bere jarraitzaileei lehiaketa batean parte hartzea proposatzen die, non zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bat egiten zaien.

Azaroko galdera honako hau da: NOR DA ATHLETIC CLUBEKIN CHAMPIONS LEAGUEKO PARTIDA GEHIEN JOKATU DITUEN JOKALARIA?

Club Athletic edo Club Athletic Premium kidea bazara eta erantzuna baldin badakizu, sartu zure kredentzialekin "Nire kontua" atalean eta parte hartu


Urriko lehiaketan, "Non jartzen du lore-sorta bat San Mames lehenengo aldiz bisitatzen duen klubak?" galderan parte hartu duten 1.367 jarraitzaileetatik 1.347-k erantzuna asmatu dute. Kide honen zenbaki hau izan da sariduna:

-   36.609 -   Real Oviedoren aurkako sarrera bikoitza. 

Zorionak denoi!

Club Athleticekoa oraindik ez bazara, egin zaitez kide orain!