Anaitasuneko argazki batzuen memoria

Anaitasuneko argazki batzuen memoria

Charlie Hedley 1994ko kanporaketako itzulerako partida jarraitzeko Bilbora etorritako argazkilari ingelesetako bat izan zen

31 urte igaro dira jada, baina Charlie Hedleyk irmo dio "ez dudala berriro ere halako ezer ikusi". Duela hiru hamarkada Newcastleko "The Journal" egunkarirako lan egiten zuen argazkilari gazte bat zen, eta, beste lan askoren artean, garai hartan Kevin Keeganek zuzendutako taldearen nondik norakoak jasotzen zituen bere kamerarekin. Horrela, 1994an St. James Park-en lehiatutako UEFAko kanporaketako joaneko partida bertatik bertara jarraitu zuen. Etxekoek 3-2 irabazi zuten, baina Athletic-ek bizirik jarraitu zuen Kuko Ziganda eta Gontzal Suancesen golei esker.

 

Hala ere, itzulerakoan, Bilboko kaleetan bizi izan zuena oroimenean grabatuta geratu zaio, eta hala azaldu die Athletic Clubeko kanal ofizialei. Haren kamera eta erretina liluratuta geratu ziren Bizkaiko hiriburuan izandako giro bikainarekin eta, bereziki, ordutik bi taldeetako jarraitzaileek eraiki zuten harreman bikainarekin.

Athleticek, Zigandaren gol berri bati esker, San Mames estasira eraman zuen, baina Newcastletik joandako zale eta profesionalek, txapelak erosi eta jantzi zituzten jokalari ingeles batzuk barne, ez dute sekula ahaztuko 1994ko azaroko arratsalde hartan San Mamesen bizi izan zutena.