
Club Athletic: Athletic Club-Real Madrid partidarako sarrerak
Club Athletic: Athletic Club-Real Madrid partidarako sarrerak
Club Athleticeko kideek 2025/26 denboraldiko LaLigako hemeretzigarren jardunaldiko neurketarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra azaroaren 10ean, astelehenean, hasiko da
Abenduaren 3an, asteazkenan, 19:00etan jokatuko den Athletic Club-Real Madrid neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa azaroaren 10eko, asteleheneko, 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.
Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Madrid


