Zazpi lehoi Euskal Selekziorako deituak

Zazpi lehoi Euskal Selekziorako deituak

Jauregizar, Gorosabel, Lekue, Galarreta, Nico Serrano, Guruzeta eta Izeta deitu ditu Jagoba Arrasatek Palestinaren aurka jokatzeko

Athletic Clubeko zazpi jokalari deitu ditu Euskal Selekzioko hautatzaile Jagoba Arrasatek Palestinako taldearen aurkako partidarako. Lehoi hauek sartu dira deialdian: Jauregizar, Gorosabel, Lekue, Galarreta, Nico Serrano, Guruzeta eta Izeta.

Gainera, Hugo Rincon, Girona FC taldean utzita jokatzen ari den Athletic Clubeko jokalaria, ere zerrendan dago. 

Norgehiagoka larunbatean, azaroaren 15ean, jokatuko da San Mamesen (20:30ean).