
Lehen taldea |
Unai Simon, Vivian eta Laporte, Espainiako selekzioaren deialdian
Unai Simon, Vivian eta Laporte, Espainiako selekzioaren deialdian
Luis de la Fuentek Athletic Clubeko atezaina eta erdiko atzelariak deitu ditu Georgia eta Turkiaren aurka Munduko Txapelketarako sailkatzeko faseko partidak jokatzeko
Unai Simon, Dani Vivian eta Aymeric Laporte Luis de la Fuenteren deialdian sartu dira Espainiako selekzioarekin Georgia eta Turkiaren aurkako Munduko Txapelketako sailkapen faseko partidak jokatzeko.
Athletic Clubeko jokalariek azaroaren 15ean, larunbatean, Georgiaren kontra bisitari gisa jokatuko dute lehen partida, eta bigarrenean hilaren 18an, asteartean, La Cartujan, Turkiako taldearekin neurtuko dituzte indarrak.
