
Club Athletic: Athletic Club - Atletico de Madrid neurketarako sarrerak (15. J-LaLiga)
Club Athletic: Athletic Club - Atletico de Madrid neurketarako sarrerak (15. J-LaLiga)
Club Athleticeko kideek 2025/26 denboraldiko LaLiga EA Sportseko hamabosgarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra azaroaren 17an, astelehenean, hasiko da
Abenduaren 6an, larunbatean, 21:00etan, San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Atletico de Madrid neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa azaroaren 17ko 10:30ak arte egongo da aktibatuta.
SARRERAK CLUB ATHLETIC PREMIUM
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.
Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Atlético de Madrid


