Zuia Athletic Club Lagunartearen inaugurazio ofiziala

Zuia Athletic Club Lagunartearen inaugurazio ofiziala

Murgiako lagunarteak, 161 bazkidekin, Athletic Clubek gaur egun Araban dituen 12 elkarteen zerrenda osatu du

Murgiako bizilagunek oso egun berezia bizi izan zuten Peña Zuia Athletic Club Peñaren inaugurazio ofiziala dela eta, Athletic Club familia handiaren parte izatera pasa baita. Honekin, dagoeneko 12 peña ofizial ditu talde zuri-gorriak Araban.

Ospakizuna 18:30ean hasi zen, Palatu Kaleko Txokoan arratsalde eder bati hasiera eman zion txupinazoarekin. Peña Zuia Athletic Club 2023ko udaberrian sortu zen eta, Gasteizko Mikel Vesga Peñarekin batera, Arabako Athleticen peñen sarean sartu berri den peñetako bat da. Gaur egun 161 bazkide dira peñan. 

Ekitaldian klubak luxuzko ordezkaritza izan zuen: Mikel Vesga, lehen talde zuri-gorriaren aldetik; Ane Azkona eta Naia Landaluze emakumezkoen aldetik, eta Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado, hain egun seinalatuan peñakide berrientzako lagun izan nahi zutenak. Jose Mari Igartua lehoi ohia egon zen ere. 

Ongi etorri Athleticen familia ederrera!