
“Oso garrantzitsua litzateke bigarren garaipena jarraian lortzea”
“Oso garrantzitsua litzateke bigarren garaipena jarraian lortzea”
Javi Lergak esan du "taldea joan den asteburuan irabazi ostean askatu dela eta bihar Anoetan jokatzeko gogoz" dagoela
Athleticek bihar bidaituko du Donostiara Anoetan, 12:00etan, Realaren aurka jokatzeko. Egutegiko 11. jardunaldian iritsiko da derbia, eta ikasturte honetan modu ezberdinean hasi diren bi talderen boladak neurtuko dira aurrez aurre. Komunikabideei zuzendutako prentsaurrekoan, Javi Lergak azpimarratu duenez, "garaipenetik askoz hobeto egiten zaio aurre guztiari. Dinamika aldatzeko eta marmotaren egunean beti ez bizitzeko gogoa genuen. Ikusten genuen nahiko ondo egiten genuela, baina horrekin ez zen nahikoa. Bolada aldatu dugu, etxean derbia irabazi genuen eta orain sentsazio onekin gaude norgehiagoka honi beste era batera aurre egiteko".
Gainera, teknikari uste du SD Eibar mendean hartu izanak "asko askatu gintuela eta taldea askeago aurkitu zela". Horregatik, bigarren garaipena jarraian lortzea eta tekla horrekin taldea haztea eta gora begiratzea oso garrantzitsua izango zela esan du.
Anoetan protagonista izan nahiko duten bi talde
Bihar Anoetan jokatuko den norgehiagokari dagokionez, "atea hutsean mantentzen saiatuko gara. Atzean oso ondo ari gara lanean eta oso fidagarriak izaten ari gara. Etxeko taldearen erasoko jokoa neutralizatu behar dugu, eta ez diegu korrika egiten utzi behar. Bi taldeok baloiaren jabetza izan nahiko dugu, eta xehetasunek erabakiko dute nork eramango duen jokoaren pisua. Bi arloetan egoki jokatu beharko dugu".
Realak motxilan lortutako hiru garaipenekin eta moralez gainezka egingo dio aurre hitzorduari. Arturo Ruizek zuzendutako taldeari dagokionez, teknikari zuri-gorriak jokalari eskarmentudunen eta gaztetasunaren arteko nahasketa eta, bereziki, Edna aurrelariaren "balio diferentziala" azpimarratu du. Nigeriarra uda honetan fitxatu du talde donostiarrak, eta 7 gol egin ditu dagoeneko.
Azkenik, Javi Lergak aitortu du Anoetan jokatzea beti dela berezia eta derbia denez "bi taldeak oso motibatuta" iritsiko direla hitzorduta. Hori guztia bihar lehoiek irabaztekotan jasoko zuten balio handiko hiru puntu batzera bideratuta egotearen baikortasun eta gogoekin adierazi nahi izan du.
Erlazionatutako partidak
Real Sociedad - Athletic Club


