
San Mamesek ikaragarri gozatu du Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidarekin
San Mamesek ikaragarri gozatu du Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidarekin
Athleticen futbol-zelaiak 51.396 ikusle bildu dituen nazioarteko neurketa zirraragarria hartu du
San Mames nazioarteko selekzioen arteko partida baten lekuko izan da berriro. Euskal Selekzioak 3-0 irabazi dio Palestinari, emaitza gutxienekoa izan den norgehiagokan. Katedralak selekzio palestinarrak Europan jokatu duen lehen partida hartu du, eta bertaratutakoen erantzuna ezin hobea izan zen: 51.396 lagunek ikurrinez eta Palestinako banderaz bete zuten Athleticen futbol zelaia, alde batetik, Euskal Herriko taldearen ofizialtasunaren eta onarpenaren alde, eta, bestetik, Gazako bakearen eta Palestinako estatuaren onarpenaren alde. Bi herri elkartuta nazioarteko begirada arretatsuaren aurrean.
Neurketan 7 lehoi aritu ziren: Mikel Jauregizar (45 minutu), Andoni Gorosabel (45 minutu), Iñigo Lekue (30 minutu), Ruiz de Galarreta (45 minutu), Nico Serrano (45 minutu), Guruzeta (60 minutu) eta Izeta (30 minutu). Hugo Rinconek, Gironan utzita jokatzen ari den Athleticeko jokalaria, 45 minutu jokatu zituen ere.
