Informazio erabilgarria Pragara joango diren athleticzaleentzat
Kluba | Bazkideak |
Informazio erabilgarria Pragara joango diren athleticzaleentzat
Informazio erabilgarria Pragara joango diren athleticzaleentzat
Mila zale inguru joango dira Athleticekin Txekiar Errepublikara, Slavia Praha taldearen aurkako Txapeldunen Ligako norgehiagokan taldea babesteko
Athleticek mila jarraitzaile ingururen babesa izango du Txekiar Errepublikara egingo duen bidaiaren harira, Champions Leagueko multzoen faseko bosgarren jardunaldian. Partida honetan lehoiek Slavia Praha taldeari egingo diote aurre datorren asteartean, azaroaren 25ean, 21:00etan Fortuna Arenan.
Bidaia-esperientzia eta estadioan sartzea errazteko helburuarekin, talde txekiarrak eta hiriaren agintariek jarraian adierazpen hauek partekatu dituzte zale zuri-gorrientzat:
Meeting point: Zale zuri-gorrientzako elkargunea Pragako Old Town Square plazan izango da, hirigunean. Plaza nagusia da, ondo komunikatua dago eta eraikin historikoak ditu inguruan, baita jatetxe ugari eta espazio zabal irekia eskaintzen du athleticzaleen erosotasun eta segurtasunerako.
Previa Slavia Praharekin: Athletic Clubek, Slavia Praharekin batera, ekitaldi bat antolatu du bi taldeen zaleen artean. 10:00etatik aurrera, balioz beteriko programa antolatu dute: Walking Football partida bat Gaizka Toquero eta Eli Ibarrarekin, haritz baten landaketa anaitasun keinu gisa eta partida osteko girotua. Informazio gehiago hemen.
Youth Leagueko partida: Gainera, Champions jardunaldi bakoitzean gertatu bezala, bi taldeen gazteek elkarren aurka jokatuko dut Youth Leaguen; oraingoan Sport Centre Radotinen izango da, 13:00etatik aurrera.
Fortuna Arenara joatea: Estadioa Meeting Pointetik ia 5 kilometrora dagoenez (ordu bat baino gehiago oinez), agintariek gomendatzen dute zale zuri-gorriak Staroměstská metro-geltokiraino joatea, plazatik lau minutura.
Handik, zaleentzako tren azkar batek athleticzaleak zuzenean eramango ditu estadiotik gertu dagoen Želivského geltokira. Hiriko agintariek ohartarazi dute piroteknia eta aurpegiko estalkiak zorrotz debekatuta daudela zelairako bidean eta, jakina, baita estadio barruan ere.
Fortuna Arenara sartzea: Zaleak zelaiko 3. atetik sartu ahal izango dira 19:30etik aurrera. Segurtasun-kontrolak egingo dira sarrerako tornuetan. Estadioaren sartzeko arauak kontsultatu. Gomendatzen da behar besteko aurrerapenarekin joatea, sarrera bizkortzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatzeko.
Athletic Clubeko langileen laguntza: Zale zuri-gorrientzako tornuetan Athletic Clubeko armarria eta peto arrosa daramaten langileak egongo dira. Bertan egongo dira edozein gorabehera edo zalantza argitzeko eta sarrera ahalik eta arinen egiteko.
Athleticek ezin izango du inolako laguntzarik eman edo erantzukizunik hartu Klubaren kanal ofizialen bidez erosi ez diren sarreren gainean.
Zaleen kokapena: Zale bisitarientzako sektorea Fortuna Arenaren hego-ekialdeko aldean dago eta eremuak 1.024 eserleku ditu. Sektorea hiru blokek osatzen dute —119, 120 eta 121—, haien artean inolako hesi barik. Gurpil-aulkidun erabiltzaileentzako espazio berezi bat ere badago.