Fundazioak Gurutzetako Ospitaleko pediatriara eraman ditu “korridoreko” futbol-partidak

Fundazioak Gurutzetako Ospitaleko pediatriara eraman ditu “korridoreko” futbol-partidak

Komunitateko Pediatria proiektuaren barruan, Mikel Jauregizarrek, Oihan Sancetek, Nico Serranok, Irene Oguizak eta Adriana Nanclaresek pachanga bat jokatuko dute Gurutzetan ospitaleratutako haurrekin, haien susperraldia eramangarriagoa izan dadin

Aurten ere, Athletic Club Fundazioak, Osakidetzarekin elkarlanean, “Futbol pasillo” antolatu du asteazken honetan Gurutzetako Ospitalean. Komunitatearen ekimen honen bidez, Gurutzetako Ospitaleko Pediatria solairuan ospitaleratuta dauden haurren susperraldia arindu nahi da.

Gurutzetako Ospitaleko Pediatria, Athletic Club Fundazioaren jokaleku

Ideia, 2019an lehen aldiz praktikan jarri zena, oso sinplea da: ospitaleko espazio komun batean (edizio honetan, haurren errehabilitaziorako gimnasio zaharrean) inprobisatutako zelai bat muntatzea, ate txikiekin, eta Athletic Clubeko lehen taldeetako futbolariek partidatxo bat jokatzea ospitalean dauden haurrekin. 

Mikel Jauregizar, Oihan Sancet, Nico Serrano, Irene Oguiza eta Adriana Nanclares: aurtengo deialdia

Gaixotasunaren ondorioz kezka eta larritasuna eragiten duen espazio bat jokaleku atsegin bihurtzen da aldi batez. Oraingoan, Mikel Jauregizar, Oihan Sancet, Nico Serrano, Irene Oguiza eta Adriana Nanclares izan dira eraldaketa magiko horren egileak. Jokaldiak, golak eta geldiketak trapuzko baloi batekin eginak, baina sendatzen laguntzen dutenak. 

Partidaren ostean, lehoiek “Eskola” eta “Haurrentzako onkologia” solairuak bisitatu dituzte. 

Lehoiekin batera, Johana Ruiz-Olabuenagak, Klubeko Gizarte Arloko arduradunak, eta Galder Reguerak, Fundazioko Estrategia zuzendariak, parte hartu dute.

Athletic Club Fundazioa aldaketa sozialerako tresna gisa 

“Korridoreko” futbol-partidak Athletic Club Fundazioak Osakidetzarekin duen lankidetzaren baitan sartzen dira. Futbola gizarte-tresna gisa erabiltzen du, eta, Athleticen espiritu handi eta positiboarekin batera, gizarte-ongizateari laguntzen dio.