Athletic Genuine taldeak Tarragonan hasi du LaLiga

Athletic Genuine taldeak Tarragonan hasi du LaLiga

Athletic Club Fundazioaren taldeak 2025/26 denboraldi berriaren lehen fasea jokatuko du asteburu honetan

Athletic Genuine, Athletic Club Fundazioaren taldea, lehiara itzuliko da asteburu honetan. Aurreko denboraldietan bezala, LaLiga Genuine Moeveren lehen fasea Tarragonan izango da, azaroaren 21etik 23ra. Inaugurazio-ekitaldian, 50 talde parte-hartzaileetako 1.000 lagun baino gehiagok desfilatuko dute Nou Estadi Costa Dauradan, Tarragonako Nàstic estadioan. 

Inaugurazioaren ondoren, lehiaketa Mediterranean Sports Hub-era eramango da. Zelai honetan jokatuko dira larunbatean eta igandean Lehen Fase honetako 75 partidak. Partidak, ohi bezala, 3 txandatan jokatuko dira: larunbat goizez, larunbat arratsaldez eta igande goizez. 

 

Athletic Genuine, "Laguntasuna” Taldean

Laguntasun Taldean sartuta, beste 15 talderekin batera, hauxe da Athletic Genuine taldearen asteburuko partiden egutegia: 

  • Fundación Málaga CF – Athletic Club Fundazioa / Larunbata, 13:00  

  • Athletic Club Fundazioa – UD Ibiza / Larunbata, 18:30  

  • Athletic Club Fundazioa – CD Eldense / Igandea, 10:00 

 

Beti Genuine Peñaren laguntzarekin 

Genuineko lehoi eta lehoiak atzo, ostegun arratsaldean, abiatu ziren Tarragonara. 

Beste denboraldi bat, ilusiorik handienarekin eta inoiz baino gogotsuago jokoaz eta esperientziaz gozatzeko. Ondo dakite Houstongo Munduko Txapelketako txapeldunek, gainera, Peña Genuine buru duen zurigorri zaleak ondoan izango dituela beti bezala, alaitasuna eta umore ona kutsatuz.