
"Ondo doakiguna indartu nahi dugu"
"Ondo doakiguna indartu nahi dugu"
Valverdek "honaino helarazi digunari erreparatzea" eskatu du, FC Barcelonaren aurka etxetik kanpo berriz garaipena lortzen saiatzeko
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea komunikabideen aurrean agertu da lehoiek FC Barcelonari bisita egin aurretik Camp Nou berria estreinatzeko balioko duen partidan. Hau izango da 2025eko amaiera biziko bere lehen norgehiagoka: "Orain partidak oso jarraian datozkigun une erabakigarri bat dugu. Gainera, oso zailak dira aurrean ditugun baina iritsi behar diren aurkariengatik. Denei garrantzi bera ematen diegu. LaLigari dagokionez, oso ondo hasi ginen eta gero beherakada izan genuen. Azken neurketa irabazi genuen. Uste dut beti gaudela modu batera edo bestera lehiatzeko moduan. Batzen jarraitzea da gure asmoa, berdintasun handia dagoela aitortuz. Athletic gara, irabazten zaila den taldea, eta horixe planteatuko dugu. Ondo doakiguna eta honaino helarazi diguna indartu nahi dugu. Funtsean, etengabe lantzen dituzu antzeko gauzak. Emaitzak aldekoak edo kontrakoak izatea eragiten duten akats puntualak zuzentzen ere saiatzen zara".
Barçari dagokionez, teknikariak honakoa uste du: "Iaz bezala ikusten dut. Maila handia du eta ate aurrean asmatzen iaioa da. Egia da, denborak aurrera egin ahala, arerioek badakitela nola jokatu haien aurka. Beren kalitatearekin jokoa ateratzen dute eta beren antolamenduarekin aurrera egitea eragozten dizute. Zure areara bultzatzen zaituzte eta handik oso gertu egon nahi dute. Oso arriskutsuak dira horregatik".
Zuri-gorriek 2001ean irabazi zioten azkenekoz Bartzelonari etxetik kanpo eta horri ere erreferentzia egin dio Valverdek: "Zelai batean irabaztea lortzen ez duzunean zerbaitegatik da, jakina. Guk han sufritu izanaz gain, beste batzuek ere egin dute. Estatistikak iraganaren analisiak dira, orainaldian gaude eta bihar etorkizuna da. Beti duzu irabazteko eta bolada txar hori eteteko itxaropena".
Erlazionatutako partidak
FC Barcelona - Athletic Club


